Noticias:

La parte ExtraOFICIAL
Para estudiar tenéis tres recursos:

  • FORO: Aquí tenéis todo lo que cuelga la gente que se va presentando.
  • DESCARGAS: Encontraréis los PDFs recopilatorios que salen del foro.
  • DEMOS ONline: Para practicar.

Menú Principal

HABE 3 MINTZAMENA 2017

Iniciado por bilbo22, 26 de Noviembre de 2017, 23:00:31 PM

Tema anterior - Siguiente tema

bilbo22

Kaixo! Zer iruditzen zaizue hemen jartzea mintzamenean suertatzen zaizkigun gaiak hurrengoei laguntzeko?  ;)

Adalid

Kaixo, ahozkoa larunbatan izango dut.

¿Podeis comentar que estan preguntando en los orales?

Mila esker!

Adalid


estgg

Kaixo!
Habeko c1 azterketa prestatzen  ari naiz eta ahozkoa praktikatzeko jende bila nabil.
Kanpoan bizi naiz eta bideollamadaz egiteko aukera izango zen aproposa.
Azterketetan agertzen diren gai adibideak dauzkat ere.

Norbait interesatua badago bidali mezu bat edo erantzun hemendik, mesedez!
Eskerrik asko!!
Esther

Sapipira

2023ko C1ko ahozko-azterketaren gaia


"Soka saltoan
Kirmen Uribe

2021ko otsailak 1

Alaba azkena izan da lagunen artean mugikorra izaten. Orain arte eutsi diogu baina aurtengo Gabonetan ezin izan diogu esan Olertzerori ez ekartzeko. Ume guztiak dabiltza mugikorrarekin. Ez dituzte edonolako telefonoak gainera. Marka onak eta azken modeloak. Nonbait guk ez dugun maila umeei eskaini nahian gabiltza gurasoak.
    Eskerrak oraindik ere ume izateari eusten dioten nolabait. Muga horretan daude neska-mutilak, nerabezarora sartzeko atari horretan, bi munduen artean, batzuetan aurrera eta besteetan atzera.
    Pandemiak ekarri digu etxean sartu behar hau. Eta etxean teknologiak partida beti irabazten du. Egunean ordu batzuk behintzat kalean igaro nahian, eskaladako txikota erostea otu zaigu. Zertarako? Soka saltoan ibiltzeko umeekin.
    Konturatu gara baina New Yorken soka saltoa ez dela ezaguna. Edo aspaldi handian ahaztu zutela. Banaka ibiltzeko sokak bai, horiek badaude, ariketa fisikoa egitekoak. Baina hainbat metro dituen lokarritzarrari eragin, eta saltoka eta kantatuz ibiltzea, hori, berria egiten zaie.
    Harrituta, liluraz ere bai, umeak hurreratu zaizkigu patioan. Ikasi nahi zuten eta parte hartu. Saltoak euskaraz kontatzen ere ikasi dute batzuk. Gero, soka saltoan aspertu egin dira eta bestelako jolasetan aritu dira, erlojua egin eta jauzika, eta azkenik, nola ez, soka tiran.
    Eta bitartean, mugikorrak itzalita zeuden, zorroetan edo etxean ahaztuta. Marka onekoak, azken modeloak, gure txikota ez bezala"

Nire Gaia izan da aurten.

Zorte on denoi