Noticias:

¿Dudas sobre el funcionamiento de las Demos Online?

Visita la siguiente entrada del blog

Menú Principal

4 Hizkuntz eskakizuna

Iniciado por Namrek, 25 de Septiembre de 2016, 22:47:34 PM

Tema anterior - Siguiente tema

Namrek

kaixo guztioi
honako hau zabaltzen dut 4 H.E. atera nahi dugunentzako. Galderak, materialak, etab jartzeko.
Ni apuntatu naiz baina momentuz ez dakit nola ekingo ote diodan, nire inguruko euskaltegiek ez dute talderik osatten momentuz eta nire kabuz ez dakit nola atera dezakedan.
ale pues eta animo !!!

joxetxobela

Zenbat ordaintzen da matrikula gisa?. ¿Euskalegitik pasa gabe aurkeztu al daiteke azterketa egitera?. Orain arte C1 lortu arte dena azterketa libretan atera det nere kasa ikasita.
Agur bat

joxetxobela


Namrek

Cita de: joxetxobela en 29 de Septiembre de 2016, 18:24:20 PM
Zenbat ordaintzen da matrikula gisa?. ¿Euskalegitik pasa gabe aurkeztu al daiteke azterketa egitera?. Orain arte C1 lortu arte dena azterketa libretan atera det nere kasa ikasita.
Agur bat
Ni ez naiz oso jaioa gai hauetan, baina nik dakidala aurkezteko ez da ezer ordaindu behar. Sar zaitez IVAPeko web orrian, han daukazu informazioa. Ni apuntatu izan ahal naiz administrazioan lan egiten dudalako eta administraziokoentzat deialdi bat antolatu delako.

joxetxobela

Nere kasuan lagabezian nago. Jakin nahi nuen azterketara bakarrik joateko aukera dagoen euskaltegitik pasa gabe.Lehen ere aipatu det C1 arte nere kasa atera dudala

Namrek

Cita de: joxetxobela en 03 de Octubre de 2016, 22:43:30 PM
Nere kasuan lagabezian nago. Jakin nahi nuen azterketara bakarrik joateko aukera dagoen euskaltegitik pasa gabe.Lehen ere aipatu det C1 arte nere kasa atera dudala
Aupa
ni onartu naute azterketa egiteko administrazioan lan egiten dudalako, "kanpotik" etorriak  ez dakit nola apuntatu zaitezketen, begira ezazu IVAPeko web orrian edo bertaratu zaitez zure hiriburuko IVAPera informazioa jasotzera ea zer esaten dizuten.
Azaroan izango dut azterketa, ea zortea daukagun.
Agur

txet

IVAPen bitartez azterketa egin ahal izateko Administrazio Publikoko langilea izan behar duzu. Langabezian bazaude edo enpresa pribatuan bazabiltza, C2 maila egiaztatzeko aukera bakarra, oraingoz, euskaltegien bitartez egitea da (HABE 4 egiteko). Hau da, urtebeteko ikastaroa gainditu behar duzu HABEko azterketa ofiziala egiteko eskubidea eduki ahal izateko.

Nik, nire kabuz atera nuen IVAPeko otsaileko deialdian. Kontuan izan azken deiadietan ez dela atariko probarik egin. IVAPeko webgunean hainbat azterketa eredu daude.


Zorte on!

txet


Namrek

Aupa Txet
ze material erabili zenuen? IVAPeko ereduekin nahikoa izan zenuen?

txet

Cita de: Namrek en 15 de Octubre de 2016, 10:28:07 AM
Aupa Txet
ze material erabili zenuen? IVAPeko ereduekin nahikoa izan zenuen?



Nik IVAPeko azterketa eredu pare bat eta IVAPeko estilo liburua, baina bakarrik zalantza nuen kontzeptuekin.

Halere, nahikoa den esatea zaila da; bakoitzak duen mailaren araberakoa da. Nire lankide baten lagun batek urtebete zeraman euskaltegian azterketa prestatzeko ikastaro batean eta ez zuen gainditu.

Namrek

Kaixo
atzo egin ziren azterketak, nik nire partes 4. HEekoa,
Ulermenarzen zatia 25 galdera izan dira, zenbat egin behar dira ondo zati hori gainditzeko? 3 atalak orokorrean hartzen dira kontutan ala atalez atal gainditu behar da?

kopete

#9
Cita de: Namrek en 06 de Noviembre de 2016, 11:51:48 AM
Kaixo
atzo egin ziren azterketak, nik nire partes 4. HEekoa,
Ulermenarzen zatia 25 galdera izan dira, zenbat egin behar dira ondo zati hori gainditzeko? 3 atalak orokorrean hartzen dira kontutan ala atalez atal gainditu behar da?

ez dakit laugarrenean baina hirugarrenean, azterketaren azalean, jartzen du ze balio daukan pregunta bakoitzak eta guztira zenbat atara behar den aprobatzeko. Ez da atal bakoitza aprobatu behar.

kopete

#9

Namrek

Epa
ulermenean gaindituta, baina idatzizko frogan kale
buahhhhh

joaozinho

Aupa, lagunak!

Hainbat aldiz ivapeko 4. he-ko idazlanak huts egin ondoren,
pentsatu dut ideia ona dela eskegitzea nire azken bi deialdietako
idazlanak
. Izan ere, ivapeko webgunean badago izenpe txartelaren
bidez idazlanen kopiak eskuratzea.

Idazlan horiek gainditzeko modukoak ez baziren ere,
beharbada norbaitek baliagarriak izango lituzke.  :)

Aldi berean, asko eskertuko nuen norbaitek partekatuz gero
4. he gainditzeko moduzko idazlanak
.  ;D
Horrela idazlanak nola egin behar direneko ideia argiago bat izango genuen
eta "txantiloi" bezala erabiltzea izango genuen.

Eskerrik asko eta zorte on maiatzean Bec-en!!!

joaozinho

Beste 2 idazlan, 2016ko bigarren deialdikoak,
uzten ditut  ;)

Namrek

ideia bikaina
idazlan horiek gainditu dute ezterketa?

joaozinho

Ez, ez zuten gainditu. Baina ideia eman diezagukete zenbaterainoko mail
altu eskatzen duten. Izan ere, azterketa hauek nahiko zuzen badaude ere,
ez zuten nahikoa lortzen.

destroyer80

Kaixo, 4.HE ateratzea pentsatzen ari naiz. Administrazioan lana egiten dut eta pentsatu dut IVAPen hurrengo deialdian izena ematea. Ba al dakizue gutxi.gora behera noiz izango den hurrengo deialdia? IVAPeko web orrian ez dut halakotik topatu. Posible ikusten duzue nire kasa ikasita aurkeztea? Edo ikastaroa egitea beharrezkoa dela uste duzue?
Irakurri dizuet IVAPeko estilo liburua baliagarria dela... Agian begirada bat botako diot. Bestalde, ideia ona idazlanak partekatzea. Nik EGA aspaldi atera nuen baina pixkat eguneratu ondoren uste dut proba egingo dudala.
Mila esker denoi

springsteen

Administrazioan lan egiten baduzu informazioa eskura izango duzu. Hau da, nik izena eman dut deialdi honetan 4. perfila egiteko. Informazioa barnegunean agertu zen eta paper bat bete eta bidaltzea funtzio publikakoei. Besterik ez duzu behar. Onartuen zerrenda pasa den astean argitaratu zen, uste dut, eta azterketa maiatzan. Ez dakit zehazki baina hortik izango da. Uste dut urtero bi deialdi daudela: uda aurretik eta gabonak aurretik baina behar bada bakarrik udakoa. Ez da zaila jakitea. Sar zaitez google-ean eta jarri ivap perfiles de euskera. eta kitto. Baina administrazioaren bidez egin behar da, hori bai. Behintzat uste dut.
Zoritxarrez, uste dut deialdi honetarako epea pasatu zaizula. Hurrengoan izango da.

mcxtt7tt

Kaixo guztioi! Nondik atera daitezke aurreko deialdietako azterketak?
Mila esker eta animo!

Merbar

Aupi!

Txiripaz ikusi dut posta eta irakurtzea pentsatu dut. Nik 2012an gainditu nituen biak, bai IVAPekoa, bai HABEkoa. Biak konparatuz, HABEkoa askoz errezagoa dela esango nizueke, zalantzarik gabe. Egia esan, nire bizitza guztian ez dut egin azterketa zailagorik, IVAPekoa baino. Karrera eta oposaketak barne!

Begiratuko dut zer materiala dudan gordeta...

Merbar

IVAPeko azterketa bat, erantzunekin.

Merbar


Merbar


Merbar

HABEtik eginez gero, proiektu tekniko bat egin beharko litzateke (zuen lanari edo menperatzen duzuen gai bati buruzkoa). Gainontzeko guztia, proiektu honen inguruan dator.

MARGA410

Nik ez dut azterketa egin, baina hemen dago, aurkitu dudan guztia:




MARGA410


MARGA410


Aneldg

Mila esker guztioi! LAugarren profila ateratzekotan nabil (edo behintzat, saiatzekotan behintzat), eta egia esateko, zaila da materiala aurkitzea... Eta euskaltegiarena gogor samarra iruditzen zait, hortaz, nire kabuz saiatzea gustatuko litzaidaide, hortaz, azterketak primeran datozkit!


Manolito

Eskerrik asko, oso ongi datozkit material guztiak.

Manolito

Kaixo!

Ezagutzen ote duzue 4 hizkuntz eskakizuna prestatzeko libururen bat? Internet ega prestatzeko material asko aurkitu nituen euskaljakintzan, baina oraingoan ez dut ezer aurkitu.

Eskerrik asko aldez aurretik,

Norbaitek behar badu hemen uzten dut ega prestatzeko erabili neban materiala: http://euskaljakintza.com/ega/

Merbar

Cita de: Manolito en 07 de Junio de 2017, 07:28:15 AM
Kaixo!

Ezagutzen ote duzue 4 hizkuntz eskakizuna prestatzeko libururen bat? Internet ega prestatzeko material asko aurkitu nituen euskaljakintzan, baina oraingoan ez dut ezer aurkitu.

Eskerrik asko aldez aurretik,

Norbaitek behar badu hemen uzten dut ega prestatzeko erabili neban materiala: http://euskaljakintza.com/ega/

Hona hemen esteka batzuk:

Euskaltzaindiaren hiztegi batua: http://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&Itemid=410&lang=es

Galdezka: http://www.ivap.euskadi.eus/contenidos/informacion/euskalduntze_argit/eu_def/adjuntos/Galdezka1.pdf

Zalantza-dantza: https://www.slideshare.net/andoni63/zalantza-dantzan

Administrazioa euskaraz: https://www.euskadi.eus/r61-19937x/es/t59aWar/comunJSP/t59aObtenerTipoRevista.do?t59aIdRevista=1&t59aCgaIdioma=es

EGA prestatzeko materiala ere baliagarria da.

Manolito

Cita de: Merbar en 15 de Junio de 2017, 14:51:55 PM
Cita de: Manolito en 07 de Junio de 2017, 07:28:15 AM
Kaixo!

Ezagutzen ote duzue 4 hizkuntz eskakizuna prestatzeko libururen bat? Internet ega prestatzeko material asko aurkitu nituen euskaljakintzan, baina oraingoan ez dut ezer aurkitu.

Eskerrik asko aldez aurretik,

Norbaitek behar badu hemen uzten dut ega prestatzeko erabili neban materiala: http://euskaljakintza.com/ega/

Hona hemen esteka batzuk:

Euskaltzaindiaren hiztegi batua: http://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&Itemid=410&lang=es

Galdezka: http://www.ivap.euskadi.eus/contenidos/informacion/euskalduntze_argit/eu_def/adjuntos/Galdezka1.pdf

Zalantza-dantza: https://www.slideshare.net/andoni63/zalantza-dantzan

Administrazioa euskaraz: https://www.euskadi.eus/r61-19937x/es/t59aWar/comunJSP/t59aObtenerTipoRevista.do?t59aIdRevista=1&t59aCgaIdioma=es

EGA prestatzeko materiala ere baliagarria da.

Eskerrik asko. Primeran datorkit.

destroyer80

Kaixo,
Nire kabuz ari naiz PL4 prestatzen eta zalantza bat daukat. Idatzizko ariketa ez dakit nola bideratu batez ere iritzi artikulua. Zein gailentzen da, zuzentasuna edo testu erakargarri eta interesgarri bat sortzea? Kazetaria naiz eta argitaratzeko moduko testu bat sortzea ideia ona izango ote da? Askatasunez idatzitako testu bat eta ez testu egoki baina sormen gutxikoa?

destroyer80

Gaur PL4 azterketa egin ondoren esan behar dut lotsagarria iruditu zaidala irakurmenen aukeraketa. Batez ere lehenengoa, ulertezina zen eta aukeratu behar ziren erantzunak ere ez zegoen askotan nondik heldu. Gainditu dudan arren, denbora asko galdu dut testua irakurri eta irakurri...sinetsgaitza! Nire ustez testu horiek oso ilunak dira,ulertzeko zailak dira eta azken finean ez daude ongi idatzita. Hori al da goi mailako euskara? Ez nago batere ados.

destroyer80

Egunon denoi, nire bakarrizketarekin jarraituko dut...idatzizko proba gainditu dut,oso gutxigatik baina gai naiz. Orain azken proba prestatzen ari naiz. Zalantza handia dut ahozko probaren inguruan. Badirudi gure lan esparruari buruzko gai bat ipiniko digutela. Gai horo oso lotuta dago gure lanpostuarekin? Sailarekin? Azterketa egin duen norbaitek azalduko lidake? Mila esker

lilili

KAIXO,

NI ERE 4GARREN ESKAKIZUNA PRESTATZEN NABIL. BIDALIKO ZENIDAKE ZUK EGINDAKO IDAZLANA GAINDITU ZENUEN AZTERKETA HORRETAN EGIN ZENUENA?

MILESKER

TAPAO

Kaixo,
Goi-mailako administrazioko lan poltsan nago baina oraindik ez didate deitu eta ez dut publikoan oraindik lanik egin. IVAPeko hizkuntza eskakizunen deialdietara aurkeztu naiteke?
Mila esker,

mcxtt7tt

Kaixo,

Ni ere 4HE prestatzen ari naiz eta eskertuko nuke norbaitek bidaliko balu idatzizko azterketa gainditu duenaren testua.
Mila esker!

j.z.

Aurrekotan irakurri dudanez administrazioan lanean ez bagaude geure kabuz prestatuta ezin dugu 4. perfilera aurkeztu, oraindik horrela izaten jarraitzen du?

marta25

Cita de: j.z. en 02 de Diciembre de 2019, 16:14:31 PM
Aurrekotan irakurri dudanez administrazioan lanean ez bagaude geure kabuz prestatuta ezin dugu 4. perfilera aurkeztu, oraindik horrela izaten jarraitzen du?

HABEren bidez egin dezakezu.

https://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/-/eli/es-pv/res/2019/11/18/(2)/dof/spa/html/

InigoAtutxa

Kaixo!

Hari zahar hau berpiztuko dut, karkar.

Orain hilabetetxo bat, HABEko azterketa egiteko asmoarekin, euskaltegi batean eman nuen izena. Bertan adierazi zidaten administrazio publikoko langileok badaukagula IVAPeko azterketa hau egiteko aukera. Nik, artean, ideiarik ere ez nuen, bi hilabete baitaramatzat EHUn lanean.

Beno, ba probatzeko besterik ez bada ere, atzo eman nuen izena IVAPeko zorioneko azterketa honetan eta, informazio bila, foro hau topatu dut. Hari honetakoak izan dira zuzenduak aurkitu ditudan lehenengo azterketak, baten batek material gehiago badauka eskuragarri, eskertuko nuke.

Eskerrik asko!

iugarriza1

Egun on,
Nik ere azterketa egiteko asmoa daukat, nahiz eta gogo handirik ez izan, egia esateko. Ez dakit IVAPeko webgunea ikusi duzun baina, nire ustez, bertan aurki ditzakegun azterketa ereduak eta arauak dira abiapuntu egokiena.
Hementxe duzu esteka: https://www.ivap.euskadi.eus/informacion/modelos-de-examen-perfil-4/z16-a3heere/es/
Bestalde, webgune berean, argitalpen arloan, baliabide interesgarriak ere lor daitezke. https://www.ivap.euskadi.eus/informacion/argitalpenak-euskalduntze/z16-a2eusk/eu/

Zorte on guztioi

mcxtt7tt

Kaixo:

Norbaitek badauka 4 HE gainditu duen testurik? Lagungarria izango litzateke azterketa prestatzeko.

Mila esker eta animo guztioi azterketarako!