NINGUNO DE LOS 329 ASPIRANTES A LA PRUEBA DE ABOGACIA SE PRESENTA EN EUSKERA

Iniciado por FRANK GALVIN, 07 de Julio de 2020, 10:51:24 AM

Tema anterior - Siguiente tema

oposiziogile

Espero izateko albistea bada ere, hau tristura sentitu dudana hori irakurtzerakoan. Dena den, nire ustez azalpena nahiko argi dago. EHUn dagoeneko ezin da abokatutza masterra euskaraz egin eta Deustun baino ez da eskaintzen. Gainera, zuzenbide munduan euskararen egoera denok dakigu zein den eta horrek gaztelaniara jotzea dakar, batez ere zenbait itzulpenen kalitatea kontuan hartuta.

oposiziogile


Ikea

https://www.diariovasco.com/gipuzkoa/euskaraldia-garbinebiurrun-20181126004423-ntvo.html

Nire ustez, gakoa hemen datza:
"Sistema judizialean euskara ez dago gaur egun presente, ezta pitin bat ere. Badaude epaile euskaldunak, ez naiz ni bakarra, ezta gutxiago ere, baina jendearen eskaria falta da. Sistema judizialari ez bazaio eskatzen euskaraz aritzea ez du euskaraz hitz egingo.

«Esango nuke, gaur egun, gutxiago hitz egiten dela euskaraz epaitegietan orain hogei urte baino»

- Hizkuntzaren hautua norberarena da epaileetan, hortaz. Eta, epaiketetan?

- Zailtasun juridikorik ez dago euskaraz egiteko. Prozesuko alderdiek egiten dute hizkuntzaren hautua. Epaileek ezin dute inposatu gaztelania, ezta euskara ere. Alderdi batek eskatzen badu euskaraz aritzea, epaiketa antolatu behar da horrela egiteko, eskubide osoa baitauka. Ahozkoaz gainera, eskubidea dauka idatziak euskaraz aurkezteko, baita Auzitegi Gorenean ere. Ohiturak daude, beldurrak, euskara mundu judizialerako erakargarria ez dela pentsatzea..."