SOS IT Txartela

Categoría General => Perfiles Linguísticos "HABE", "IVAP" => Mensaje iniciado por: alldaylong en 03 de Julio de 2019, 23:55:55 PM

Título: Dificultad del C2 de euskera y como prepararlo
Publicado por: alldaylong en 03 de Julio de 2019, 23:55:55 PM
Aupi:

Egin dut C1 oraintxe bertan Eta espero dut gainditua izatea.
Nola presta dezaket C2? Euskaltegi batean? Particular batekin?
Ze irakasle partikularrak ezagutzen dituzue onak direnak?
Eta amaitzeko... 2 urte kostatu zait c1 ateratzea( batez ere idazlanagatik). Orduan...oso zaila da C2 ateratzea edo nola ikusten duzue zuek?( Batez ere saiatu zaretenok Eta atera duzuenok)

Mila esker!
Título: Re:Dificultad del C2 de euskera y como prepararlo
Publicado por: xantal en 04 de Julio de 2019, 10:38:44 AM
Epa,
Nik uste euskaltegi baten bitartez in behar dezula derrigor. Urte osoan zehar proiektu komunikatibo bat garatu behar duzu azterketara aurkeztu ahal izateko.
Zaila da baina era berean oso aberatsa.

Bizkaian, Labayru euskaltegia gomendatzen dizut.
Título: Re:Dificultad del C2 de euskera y como prepararlo
Publicado por: Txarlim en 04 de Julio de 2019, 13:37:17 PM
Nik C1 atera nuen aurreko urtean ta nahiko ondo. C2a lortzeko asmoa neukan jarraian, baina esan zidatenagatik, beste maila bat da, nahiko ondo prestatu beharrekoa. c1 ateratzea kostatu bazitzaizun denbora hartzea gomendatzen dizut, eta nonbaiten pestatzea. Baina tira, hori pertsonala da. Animo
Título: Re:Dificultad del C2 de euskera y como prepararlo
Publicado por: alldaylong en 04 de Julio de 2019, 16:20:22 PM
Entonces no hay que preparar exámenes normales? Un idazlana un mintzamena un irakurmena y un entzumen?
Yo pensaba que era eso mismo pero con temas ya más duros tipo política , lenguaje propio de diputación... cosas así
Título: Re:Dificultad del C2 de euskera y como prepararlo
Publicado por: Txarlim en 04 de Julio de 2019, 17:03:14 PM
Cita de: alldaylong en 04 de Julio de 2019, 16:20:22 PM
Entonces no hay que preparar exámenes normales? Un idazlana un mintzamena un irakurmena y un entzumen?
Yo pensaba que era eso mismo pero con temas ya más duros tipo política , lenguaje propio de diputación... cosas así

Bai, baina maila askoz ere altuagoa. Hizkuntza teknikoa, hiztegi aberatsa, gramatika,...
Título: Re:Dificultad del C2 de euskera y como prepararlo
Publicado por: alldaylong en 04 de Julio de 2019, 17:10:08 PM
Baten batek egin du C2 bilboko euskaltegiren batean? Zeinetan?
Zenbat denbora kostatu zaizue Eta ze-nolako mails zeneukaten hasi baino lehen?
Título: Re:Dificultad del C2 de euskera y como prepararlo
Publicado por: alldaylong en 06 de Julio de 2019, 07:59:51 AM
Nadie con C2? Ya lo dudo ;D
Título: Re:Dificultad del C2 de euskera y como prepararlo
Publicado por: soraya en 06 de Julio de 2019, 22:15:37 PM
Edozein euskaltegitan presta dezakezu. Inportanteena da irakaslea eta ikaslearen gaitasuna, eta esfortzua ere bai. Nire kasuan c1 urte bat kostatu zait egitea. Segidan, aurten, c2 prestatu dut, baina ez dut gainditu. Hurrengo urtean saiatuko naiz berriro. Azterketei dagokienez, niri hitz egitea kostatzen zait euskaldun berria naizelako. HABEren eredua aldatu da. Proiektua kendu dute, orain entzumena zein irakurmena laburpenak dira(50-70 hitz). Ezaugarri bereziak bete behar dituzte, idazlanak ere bai:argi ikusi behar da zein den testuaren helburua, igorlea, entzulea... gramatikaren aldetik, puntuazioa ortografia eta gramatikaren akatsak zorrotz-zorrotz zuzentzen dituzte, c1ean baino askoz zorrotzago... Nik uste dut euskaltegira joatea (urte osoan edo trinko batera) komenigarria dela.Espero dut lagundu izatea
Título: Re:Dificultad del C2 de euskera y como prepararlo
Publicado por: 1921DA en 27 de Julio de 2019, 22:21:41 PM
Norbaitek atera du C2 gasteizen? Zein euskaltegi gomendatzen duzue?
Título: Re:Dificultad del C2 de euskera y como prepararlo
Publicado por: astaroth en 25 de Septiembre de 2019, 10:40:34 AM
Kaixo! Orain libreki egin daiteke C2 ere eta ez da proiekturik aurkeztu behar. Nahi baduzu lagun zaitzaket, materiala daukat eta hamar urte baino gehiago daramat irakasle gisa. Klaseak online egiten ditut normalean.
626911774
Título: Re:Dificultad del C2 de euskera y como prepararlo
Publicado por: Pinpulin en 25 de Septiembre de 2019, 10:59:50 AM
Neuk ere euskaltegian atera nuen urtebeten eta oso pozik, irakaslea nahiko dexenteea zen eta! Lan asko egin behar da baina posible da!